Gasteizko udaletxeak antolatutako ekimenen artean, Zadorra ibaiaren
ibilaldian parte hartu dugu 6.Bkoek oraingo honetan. Egun osoko
irtenaldia izan da eta ondo aprobetxatu dugu gainera.
Helburuak: ibaiaren alderdi naturala ezagutzea, hiriarekin duen
harremanaz ohartzea eta uraren erabileraren garrantziaz
sentsibilizatzea. Ibilbidean hainbat leku bisitatu ditugu: Ulibarriko
presa, Mendibil, Gamarra, eta Astegieta, eta gure ibaiak hiriarentzat
duen garrantziaz hitz egin digute begiraleek.
Benetan, probetxuzko irtenaldia iruditu zaigu, denbora laburrean asko ikasteko aukera ematen duena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina