2017(e)ko ekainaren 23(a), ostirala

ADIORIK EZ

Heldu da zuek agurtzeko eguna
jakin, gu beti izango gaituzuela
benetako lagunak!
Zorte on izan hastera zoazten bide berrian!


2017(e)ko ekainaren 21(a), asteazkena

LANDAREEN ALBUMA - 6. B

Oraingo honetan landareen munduan murgildu gara eta denon artean album bat osatu dugu.
Ea  zuen gustukoa den!



https://drive.google.com/drive/folders/0B1M94SiEUhcPfm5RSWF1WTlYRndMVDg0RnBDTVduQ3h6OVBYTUFEZnpJcXRyNVd4UElGdEE?usp=sharing

ONDDOAK

Onddoek materia organikoa deskonposatzen dutela eta horrela elikatzen direla ikusi dugu. Hona hemen horren adibide argia, kamara azkarrean eginiko grabaketa.

2017(e)ko ekainaren 20(a), asteartea

ZIENTZIA MUSEOAN

Gutxi falta zaigu kurtsoa amaitzeko eta gaur azkenengo txangoa egin dugu.
 Donostiako Kutxaespazioan pasatu dugu eguna.
Zientzia dibertigarria iruditu zaigu eta primeran ibili gara lagunartean eta esperimentuak egiten.

!


                                                               Argazki gehiago

Falta poco para terminar el curso y hoy hemos hecho la última excursión.
Hemos pasado el día en El Museo de Las Ciencias de Donostia. 
¡Nos hemos divertido con los amigos/as haciendo experimentos científicos, y lo hemos pasado fenomenal!

2017(e)ko ekainaren 19(a), astelehena

MITOSIA

Mitosia edo zelularen zatiketaren bidez, oinarrizko zelula bi zatitan banatzen da, baita barneko nukleoa ere, eta hasierako zelularen bikoitzak egiten dira.
Hau guztia hobeto ulertzeko hemen jarri dugun bideoa ikus dezakegu:

2017(e)ko ekainaren 8(a), osteguna

EKOSISTEMAK

Gai berriarekin hasiko gara: "GU SORTU GINEN ENBOR BERETIK SORTUKO DIRA BESTEAK". Bizidunen eta ekosistemen inguruan urte hauetan ikusi eta ikastitakoak berrikustea, gogoratzea eta finkatzea helburu duten jarduerak egingo ditugu unitate honetan. Girotzeko hasiko gara hemen agertzen diren ariketak egiten:

EKOSISTEMAK