2015(e)ko azaroaren 30(a), astelehena

2015(e)ko azaroaren 27(a), ostirala

EUSKARAREN ASTEA ETA ASMAKIZUN LEHIAKETA

EUSKAL HERRIA GURE LURRA
EUSKARA GURE LOREA
Euskararen Astean murgilduko gara berriro eta asmakizun lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Datorren astelehenean hasita eta ostirala arte asmakizun bat jarriko dizuegu egunero gure blogean.

Hona hemen arauak:
1. Bost asmakizun izango dira, astelehenean lehena eta ostiralean azkena.
2. Erantzuna iruzkinetan jarri beharko duzue, izena eta maila idatziz.
3. Iruzkin hauek ez ditugu publikatuko azken egunera arte, bestela erantzunak agerian egongo lirateke eta.
4. Asmakizun guztiek nolabaiteko lotura dute  euskararen astko gaiarekin: natura, mendia eta baserria
 5. Irabazleak asmakizun gehien asmatu dituzten bi pertsona izango dira. Berdinketa izatekotan zozketa  egingo da ikastolan, bi sari  egongo baitira 5. mailako gela bakoitzean.
6. Lehiaketa honetan parte hartzeko azken eguna abenduaren 8a, asteartea, 21:00etan izango da.
7. Asmakizunen erantzunak asteartean, abenduaren 8an, 21:30etan jakinaraziko dira hemen, gure blogean.

2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

EUSKAL HERRIKO ISURIALDEAK


 Ur-mugako mendiek bi isurialdetan banatzen dute Euskal Herria:

Kantauri isurialdea: Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoa ia osoak eta Araba eta Nafarroako zati batzuk hartzen ditu. Hemengo ibaiak motzak eta emaritsuak dira, mendiak itsasotik oso hurbil daudelako. Higadura lan handia egiten dute, bere uren abiadura handia delako. Urte osoan zehar emaritsuak dira euriei esker eta ez dute agorraldirik izaten.

Mediterraneo isurialdea: Nafarroako eta Arabako zatirik handienak hartzen ditu. Hemengo ibaiak luzeagoak dira eta ez hain aldapatsuak. Udan ur gutxi eraman ohi dute eta batzuetan agorraldiak izaten dituzte.

2015(e)ko azaroaren 3(a), asteartea

GOOGLE MAPS


Euskal Herriaren, zenbait herriren, mendiren... kokalekua ikusten saiatuko gara tresna honen bidez. Leku jakin batera joateko zooma erabiliko dugu.

Munduko mapa digitala, satelitetik ateratako argazkien bitartez osatua.

2015(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

GOOGLE EARTH


Euskal Herriak munduko mapan duen kokalekua zehazteko ikuspegi aparta ez ezik, edozein elementu (herri, ibai, mendi...) bilatu eta kokatzeko aukera eskaintzen digu  aplikazio honek.
Esaterako, honako elementuok bilatu beharko ditugu:

•    Euskal Herriko hiriburuak
•    Euskal Herriko lurraldeak
•    Euskal Herriko ibairik garrantzitsuenak
•    Euskal Herriko mendirik garrantzitsuenak
•    Norberaren jaioterria

Hala ere, Google Earth oraindik ez badaukazu zure etxeko ordenagailuan, hemen utziko dizugu lotura, Internetetik jaitsi eta zure ordenagailuan instalatzeko. Noski gurasoen baimenarekin!!!
Gogoratu Internet konexioa beharrezkoa dela eta programa dohainik dela. Jaitsi, instalatu eta ... bidaiatzera!

2015(e)ko azaroaren 1(a), igandea

EUSKAL HERRIA


Txanelako 2.gaiarekin hasi gara: Euskal Herria. Hasteko, goazen bertatik bidaiatzera eta paisaiarik politenak ikustera.