2016(e)ko abenduaren 21(a), asteazkena

AVENTURA EN HISPANIA

http://ares.cnice.mec.es/matematicasep/colegio/romanos.html

 Jolasak akatsak dituenez eta beti esaten duenez gaizki egin dugula, emaitzak paper batean idatziko ditugu eta gero denon artean komentatuko ditugu.

2016(e)ko abenduaren 20(a), asteartea

EUROPAKO HERRIALDEAK

Bigarren gaia bukatu da eta gure ikasleek Europako estatu bati buruz aurkezpen bat egin behar izan dute. Lanak eginda daude eta horietan ikusten den bezala, asko saiatu dira eta pilo bat ikasi dute. Trebetasun handia erakutsi dute Interneta erabiltzen, informazioa jasotzen, argazki egokiak aurkitzen, eta baita Googleko aurkezpenak eta kalkulu orriak erabiltzen ere.








2016(e)ko abenduaren 19(a), astelehena

2016(e)ko abenduaren 16(a), ostirala

BIHUR ZAITEZ SORTZAILE

https://scratch.mit.edu/go

Joku eta ariketa berriak ikasteko zenbait eredu aurki ditzakezu hemen:

 https://scratch.mit.edu/go

 Erabakitzen duzunean  zer egin nahi duzun pausoen zerrenda jarraitu.

ZIRKUITOA



https://scratch.mit.edu/projects/62466896/

Hemengo ariketa erudu bezala erabiliz, asmatu Gabonak gai bezala duen zirkuito bat.

2016(e)ko abenduaren 2(a), ostirala

2016(e)ko abenduaren 1(a), osteguna

2016(e)ko azaroaren 30(a), asteazkena

2016(e)ko azaroaren 29(a), asteartea

2. ASMAIKZUNA

Ttakun-ttakun,
ttaka-ttaka,
ttuku-ttun;
lehenengo soinu,
gero oihartzun.

Pentsa eta erantzun! 

2016(e)ko azaroaren 28(a), astelehena

1. ASMAKIZUNA

Ez baldin bada harria
ez baldin bada irria
ez baldin bada orria
eta ez baldin bada urria
falta den hitza asmatzea
ez al da errazegia?

2016(e)ko azaroaren 25(a), ostirala

EUSKARAREN ASTEA ETA 2. ASMAKIZUN LEHIAKETA

SALTO ETA BRINKO, EUSKARAZ ETA KITTO!!!

Euskararen Astean murgilduko gara berriro eta asmakizun lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Datorren astelehenean hasita eta ostirala arte asmakizun bat jarriko dizuegu egunero gure blogean.

Hona hemen arauak:
1. Bost asmakizun izango dira, astelehenean lehena eta ostiralean azkena.
2. Erantzuna iruzkinetan jarri beharko duzue, izena eta maila idatziz.
3. Iruzkin hauek ez ditugu publikatuko azken egunera arte, bestela erantzunak agerian egongo lirateke eta.
4. Asmakizun guztiek nolabaiteko lotura dute  Arabako jaiekin.
 5. Irabazleak asmakizun gehien asmatu dituzten bi pertsona izango dira. Berdinketa izatekotan zozketa  egingo da ikastolan,  sari bat  egongo baita 6. mailako gela bakoitzean.
6. Lehiaketa honetan parte hartzeko azken eguna abenduaren 4a igandea, 21:00etan izango da.
7. Asmakizunen erantzunak astelehenan , abenduaren 5ean, jakinaraziko dira hemen, gure blogean.
8. Saria liburu bat izango da.

GOXOKIAK

2016(e)ko azaroaren 21(a), astelehena

KOORDENATU GEOGRAFIKOAK

Zer dira koordenatu geografikoak?
Zer dira longitudea eta latitudea?
Zer dira paraleloak eta meridianoak?

Horien erantzunak hurrengo aurkezpenean aurki ditzakezu. Bilatu eta idatzi definizioak zure koadernoan.

Koordenatuak


More PowerPoint presentations from Koldo Vinuales

2016(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena

ERAKUSKETA - EXPOSICION

Gaur bukatu da gure erakusketa.
Aste osoan gure eskulturak,  idatziak eta artista ospetsuen argazkiak  erakusgai egon dira eta  askok zoriondu gaituzte! Eskerrik asko!
Ea hurrengoan zer egiten dugun!



                                        ARGAZKI BATZUK-  FOTOS

Hoy hemos dado por terminada nuestra exposición.
Durante una semana nuestras esculturas, textos biográficos, textos instructivos y fotografías de artistas famosos han estado expuestos en la ikastola. 
Muchos nos han felicitado. ¡Gracias!
¡Ya nos estamos preparando para la siguiente actividad!

2016(e)ko azaroaren 14(a), astelehena

6. AKOAK ZADORRAN

Oraingoan 6. Akoak izan gara Zadorra ibaia inguruan.
Gure ibaiaren uraren kalitatea aztertu dugu, eta egoera onean dagoela ikusi dugu. Zaintzen jarraitu beharra dago.
Horrez gain,  ibaiaren inguruko zuhaitzak, uretan bizi diren espezie inbaditzaile eta autoktonoak .., ikusteko aukera izan dugu.
Bazkal ondoren,  Gamarrako parke ederrean jolasten aritu gara ere.







2016(e)ko azaroaren 13(a), igandea

SUPERILARGIA

2034 urterarte ez da berriz Ilargia Lur planetatik hain hurbil egongo.
Hortaz, presta zaitez bihar espektakulu astronomiko itzel honetaz gozatzeko aukera izango duzue eta.


2016(e)ko azaroaren 12(a), larunbata

2. GAIA: EUROPA


 GU ERE ZERBAIT BAGERA ETA! da gure ikasgai berriaren izenburua.
Datozen asteetan Europarekin ibiliko gara gora eta behera. Hainbat datu eta mapa ikastearekin nahikoa izango ez balitz, ordenagailuaren laguntzaz Europako estatuen aurkezpenak egingo ditugu. Bukatzeko, egindako lanak hemen jarriko ditugu.
Praktikatzen hasteko ondorengo estekan dauden jarduerak egin ditzakezu:

MAPA INTERAKTIBOAK

Sartu, bilatu non dauden Europako mapak eta aukeratu estatuena edo hiriburuena. Ekintza bat baino gehiago dago: puzzlea, Nola deitzen da? eta Non dago? Horiek guztiak egiten badituzu ikusiko duzu zein erraz ikasten den .

2016(e)ko azaroaren 11(a), ostirala

ZADORRA IBAIA - 6. maila B


Gasteizko udaletxeak antolatutako ekimenen artean, Zadorra ibaiaren ibilaldian parte hartu dugu 6.Bkoek oraingo honetan. Egun osoko irtenaldia izan da eta ondo aprobetxatu dugu gainera. Helburuak: ibaiaren alderdi naturala ezagutzea, hiriarekin duen harremanaz ohartzea eta uraren erabileraren garrantziaz sentsibilizatzea. Ibilbidean hainbat leku bisitatu ditugu: Ulibarriko presa, Mendibil, Gamarra, eta Astegieta, eta gure ibaiak hiriarentzat duen garrantziaz hitz egin digute begiraleek.
Benetan, probetxuzko irtenaldia iruditu zaigu, denbora laburrean asko ikasteko aukera ematen duena.

2016(e)ko azaroaren 4(a), ostirala

GARDELEGIKO HONDAKINDEGIA


Egun hauetan Gardelegiko hondakindegira joan gara. Bertan, bi ordu inguruko bisitaldian, hainbat gauza ikusi eta ikasi ditugu. Ezin esan paisaia eta usain ederrez gozatu dugunik, baina ez dira horrelakoak ikusi beharreko guztiak bizimodu honetan. Gure etxeetan sortutako hondakinekin zer egiten duten azaldu digute hango begiraleek, eta zein garrantzitsua den "ondo" birziklatzea ere ikasi dugu. Gainera, jolasteko aukera ere izan dugu eta primeran pasatu dugu.


https://goo.gl/photos/76GAMtWCrqqfepsf8



Estos días hemos visitado el vertedero de Gardelegi. Durante un par de horas de visita hemos visto y aprendido varias cosas. No diremos que hayamos gozado de vistas y olores espectaculares, pero no todo es así a nuestro alrededor. Hemos podido comprobar qué se hace con los residuos que producimos en nuestros hogares y la importancia que tiene el reciclar "bien". Hasta hemos podido disfrutar de algún juego que han organizado para nosotros.   

2016(e)ko urriaren 28(a), ostirala

ARTIUM MUSEOAN


Gaur Artium museoa bisitatu dugu. Idoiak eta Andreak ederki lagundu digute bertan dauden obra batzuk aztertzen eta arte garaikidea modu desberdinean ikusten. Gero, taldeka, guk ere artelanak egin ditugu. Figuratiboak, abstraktoak... beraiek emandako material eta argibideak jarraituz.

  ARGAZKIAK hemen ikus ditzakezue. 

  Hoy hemos visitado el museo Artium. Andrea e Idoia nos han ayudado a ver algunas obras y cómo fijarnos en ellas para entender mejor el arte contemporáneo. Después, en grupos, nos hemos puesto manos a la obra y realizado nuestros collages.

2016(e)ko urriaren 14(a), ostirala

ESPEJOKO BLOGA


BIZIDUNAK ETA LURRAZALAREN ALDAKETAK

Lurraren itxuraldaketak sortzen dituzten eragileen artean bizidunak ditugu; eta, hauen artean, nagusiena, gizakia. Lehenengo bideoan , gizakiaren eragin nagusienetako bat aurkituko duzue: hirigintza; bertan, Gasteiz hiria airetik ikusi dezakezue. Bigarrenean, mehatzaritzaren ondorioz sortutako munduko zulorik handienetakoa azaltzen da. Hirugarrenean, satelite bidezko irudiez bideak eta bidegurutzeak ikusiko dituzue. Eta, azkenean, hain eragile handia ez bada ere, satorraren lanaz gozatu dezakezue. Aurrera!

2016(e)ko urriaren 10(a), astelehena

LABORATEGIA


ZER NOLA Web orrialdea oso baliogarria izan daiteke guretzat, han logika lantzeko joko interesgarri asko aurkituko dituzuelako. Horien artean hau gomendatzen dizuegu:

Laborategia: bete ezazu 6 litroko probeta.

Hasi baino lehen jarraibideak ondo irakurri behar dituzu. Proba gainditzea lortzen baduzu bidali iruzkin bat.

2016(e)ko irailaren 23(a), ostirala

ZEIN DA HURRENGO HIZKIA?


6. mailako ikasle batek hurrengo asmakizuna prososatu digu:

B - B - H - L - B - S - Z - Z - ?



(Zenbakiekin erlazionatuta dago)



2016(e)ko irailaren 21(a), asteazkena

LURRAREN ITXURALDAKETA



Zer dira HARRIAK???
Definizioa ez baduzue ondo gogoratzen HEMEN pista bat. Horrela errezagoa da gogoratzea, ezta?

Jakin nahi baduzue "Erliebearen itxuraldaketan parte hartzen duten eragileak" gaia ondo ulertu duzuen hemen duituzue GALDETEGIA eta ESKEMA.

2016(e)ko irailaren 12(a), astelehena

KONTINENTEEN JITOA



Lur planeta beti berdina izan da?
Galdera hori erantzun ahal izateko kontinenteen mugimendua azaltzen duen teoria ezagutu behar dugu: "Kontineteen jitoa"
Lurrazalean gertatu diren aldaketa nagusiak ezagutu nahi badituzue ANIMAZIOA arretaz ikusi eta gero, GALDEREI erantzuten saiatu.

2016(e)ko irailaren 9(a), ostirala

BILAKATU ZEN BIZIGAI

Lur planeta etengabe aldatzen ari dela ikusiko dugu 1. unitate honetan. Lurrazalean izan diren aldaketez ohartuko gara, aldaketa horien eragileak zein diren identifikatuko ditugu, eta hori guztia nola gertatu den aztertuko dugu.
Etengabeko aldaketa horiez zer dakigun gogorarazteko ikus-entzunezko animazioak jarri ditugu:
Unibertsoaren sorrera-prozesua, uraren sorrera-prozesua eta biziaren sorrera-prozesua.

UNIBERTSOAREN SORRERA:


Ikusi astiro astiro ANIMAZIOA eta erantzun gero GALDETEGIA.

URAREN SORRERA:


Uraren sorrera-prozesua erakusten duen ikus-entzunezko ANIMAZIOA arretaz ikusi eta gero, egiten diren GALDEREI erantzuten saiatu.

BIZITZAREN SORRERA:


Bizitzaren sorrera-prozesua erakusten duen ikus-entzunezko ANIMAZIOA  arretaz ikusi eta gero, egiten diren  GALDEREI erantzuten saiatuko gara.

2016(e)ko irailaren 7(a), asteazkena

OPORRETAKO OROIMENAK


Ziur oporretan leku zoragarriak  ezagutu dituzula eta momentu aipagarriak bizi dituzula. Gogora ekarri eta partekatu horietako bat iruzkinetan. 

2016(e)ko irailaren 5(a), astelehena

ONGI ETORRI 6. MAILARA



Oporrak bukatzear daudela ongi etorria eman nahi dizuegu ikasturte berri honetara.
Aurten ere jarduera interesgarri asko elkarrekin egiteko prest gaituzue.



Animoz beterik etorri!  Ikastola zain duzue!

Karmele eta Mertxe