SALTO ETA
BRINKO, EUSKARAZ ETA KITTO!!!
Euskararen Astean murgilduko gara berriro eta asmakizun lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Hona hemen arauak:
1. Bost asmakizun izango dira, astelehenean lehena eta ostiralean azkena.
2. Erantzuna iruzkinetan jarri beharko duzue, izena eta maila idatziz.
3. Iruzkin hauek ez ditugu publikatuko azken egunera arte, bestela erantzunak agerian egongo lirateke eta.
4. Asmakizun guztiek nolabaiteko lotura dute Arabako jaiekin.
5. Irabazleak asmakizun gehien asmatu dituzten bi pertsona izango dira. Berdinketa izatekotan zozketa egingo da ikastolan, sari bat egongo baita 6. mailako gela bakoitzean.
6. Lehiaketa honetan parte hartzeko azken eguna abenduaren 4a igandea, 21:00etan izango da.
7. Asmakizunen erantzunak astelehenan , abenduaren 5ean, jakinaraziko dira hemen, gure blogean.
8. Saria liburu bat izango da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina