2016(e)ko ekainaren 23(a), osteguna

2015-16 IKASTURTEKO AZKEN EGUNA




Aurten irakurtzeaz gain, beste betebehar bat ere proposatu nahi dizuegu udan egiteko. Zuen berri izan nahi dugu eta badakizue zer egin dezakezuen: argazki bat eta testu txiki bat idatzi gure kortxo birtualean (Ea asmatzen duzuen nola egiten den! Kontuan hartu azpialdean dagoen irtengunean klikatuz, kortxoa bere osotasunean ikusteko aukera izango duzula.) Horrela denok izango dugu elkarren berri. Edozein izan daiteke gaia: oporrak, mendi buelta bat, lagun berriak, bidaiak, zuen herriko argazki bat, herriko laguntaldea... Ez zaitezte alferrak izan, 2 hilabetetan egongo da zer kontatu, eta argazki batekin laguntzen baduzue askoz hobe.
Ondo pasa oporrak!
Ikasturteko azken eguneko argazkiak ikusi nahi badituzue Ikastolako Webgunean dituzue.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina