Heldu da zuek agurtzeko eguna
jakin, gu beti izango gaituzuela
benetako lagunak!
Zorte on izan hastera zoazten bide berrian!
2017(e)ko ekainaren 23(a), ostirala
2017(e)ko ekainaren 21(a), asteazkena
LANDAREEN ALBUMA - 6. B
Oraingo honetan landareen munduan murgildu gara eta denon artean album bat osatu dugu.
Ea zuen gustukoa den!
Ea zuen gustukoa den!
ONDDOAK
Onddoek materia organikoa deskonposatzen dutela eta horrela elikatzen direla ikusi dugu. Hona hemen horren adibide argia, kamara azkarrean eginiko grabaketa.
2017(e)ko ekainaren 20(a), asteartea
ZIENTZIA MUSEOAN
Gutxi falta zaigu kurtsoa amaitzeko eta gaur azkenengo txangoa egin dugu.
Donostiako Kutxaespazioan pasatu dugu eguna.
Zientzia dibertigarria iruditu zaigu eta primeran ibili gara lagunartean eta esperimentuak egiten.
!
Argazki gehiago
Falta poco para terminar el curso y hoy hemos hecho la última excursión.
Hemos pasado el día en El Museo de Las Ciencias de Donostia.
¡Nos hemos divertido con los amigos/as haciendo experimentos científicos, y lo hemos pasado fenomenal!

2017(e)ko ekainaren 19(a), astelehena
MITOSIA
Mitosia edo zelularen zatiketaren bidez, oinarrizko zelula bi zatitan banatzen da, baita barneko nukleoa ere, eta hasierako zelularen bikoitzak egiten dira.
Hau guztia hobeto ulertzeko hemen jarri dugun bideoa ikus dezakegu:
Hau guztia hobeto ulertzeko hemen jarri dugun bideoa ikus dezakegu:
2017(e)ko ekainaren 15(a), osteguna
2017(e)ko ekainaren 14(a), asteazkena
2017(e)ko ekainaren 13(a), asteartea
2017(e)ko ekainaren 8(a), osteguna
EKOSISTEMAK
Gai berriarekin hasiko gara: "GU SORTU GINEN ENBOR BERETIK SORTUKO DIRA BESTEAK". Bizidunen eta ekosistemen inguruan urte hauetan ikusi eta ikastitakoak berrikustea, gogoratzea eta finkatzea helburu duten jarduerak egingo ditugu unitate honetan.
Girotzeko hasiko gara hemen agertzen diren ariketak egiten:
EKOSISTEMAK
EKOSISTEMAK
2017(e)ko ekainaren 5(a), astelehena
2017(e)ko ekainaren 4(a), igandea
IKASTOLAKO JAIA 2017
Aurten 6.mailakoek agur esango digutenez abesti bat prestatu dute guraso abesbatzakoekin ikastolaren jaialdirako: "Agur Arantzabelari".
Bertsoak ikasleek asmatu dituzte "Ilargira noa" musika erabiliz :
Agur, agur, agur Arantzabelari
agur, agur, agur jende guztiari.
Jolasak, irteerak zein tailerrak
guztia izan dugu gustuko
Ikastolan bizi izandakoa
ez dugu sekula ahaztuko.
Ikastolan bizi izandakoa
ez dugu sekula ahaztuko.
Agur...
Eskolaurrean asko jolastuta
inoiz ez gendun gaizki pasatzen
gela magikoa, Pingu, Kiriku
Ze dibertigarria izan zen.
Agur...
Arbel digital, portatil ta Scratchak
eman digute etekin franko
ze ederki prestatzen ari garen
hogeita batgarren menderako.
Agur...
Arantzabela agurtuko dugu
eta bagoaz Institutura
irakasle, lagun eta ikasgai ...
guztia berria izango da.
Agur...
2017(e)ko ekainaren 2(a), ostirala
2017(e)ko ekainaren 1(a), osteguna
2017(e)ko maiatzaren 29(a), astelehena
MATERIALS
Materia zer den badakizue, honezkero, baina ingelesez adierazten asmatuko ote duzue? Hortik abiatuta, jorratzen ari garen gaia ingelesez lantzen duen web-orri batean - http://www.bbc.co.uk/schools/ks2bitesize/science/materials.shtml - sartuko gara, zenbait esperimentu egitera.
1. Esperimentua: "Gases, liquids and solids" - Activity (solido, likido ala gas) - zenbait material sailkatzea eskatzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) bigarren taula osatuko duzue. "Gases, liquids and solids" - Activity
2. Esperimentua: "Solids and liquids" - Activity (solidotik likidora) - zenbait materialek solidotik likidora pasatzeko behar duten tenperatura aztertzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) hirugarren taula osatuko duzue.
3. Esperimentua: "Characteristics of materials" - Activity (materialen propietate bereziak) - zenbait materialen propietate bereziak aztertzen dira - bukatutakoan, liburuko (37. or.) laugarren taula osatuko duzue.
4. Esperimentua: "Reversible and irreversible changes" - Activity (disolbagarritasuna) - zenbait material edo sustantzia uretan disolbatzen diren ala ez aztertzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) bostgarren taula osatuko duzue.
2017(e)ko maiatzaren 28(a), igandea
2017(e)ko maiatzaren 26(a), ostirala
2017(e)ko maiatzaren 22(a), astelehena
VII. OLINPIADA MATEMATIKOAN
Larunbatean Arabako 7. Olinpiada Matematikoetan gure 6. mailako Maialenek, Alejandrok eta Uxuek parte hartu zuten.
Los Herran institutuan ospatu zen eta bi fasetan banatu zuten lana: banakako froga eta taldeko froga.
Gure hiru ordezkariek 1.saria lortu zuten Taldeko frogan. Zorionak eta eskerrik asko parte hartzeagatik!
Argazki gehiago HEMEN
2017(e)ko maiatzaren 21(a), igandea
2017(e)ko maiatzaren 17(a), asteazkena
2017(e)ko maiatzaren 15(a), astelehena
SANTA MARIA KATEDRALA
Berriz ere Katedrala bisitatzeko aukera izan dugu.
Aurreko ikasturtetan ikasitakoa gogoratu eta hobeto ulertzeko baliogarria izan zaigu: bere historia, estiloa, gaixotasunak, konponketak... eta gure hiriarentzat duen garrantzia, besteak beste.
Katedraleko irudiak ikusi nahi badituzue, bertako web-gunean sartu besterik ez duzue, bisita birtuala eta guzti: IBILBIDE BIRTUALA
2017(e)ko maiatzaren 14(a), igandea
ARABAKO 7. OLINPIADA MATEMATIKOA
Datorren larunbatean ere Arabako VII. Olinpiada Matematikoan parte hartuko dugu. Gure 6. mailako ordezkariak, Maialen, Alejandro eta Uxue, Los Herran institutuan egongo dira goizeko 9:30etan. Lehenengo, banakako proba izango dute eta ondoren taldeko proba.
Animo eta zorte on!
SCRATCH EGUNA
Larunbat honetan, maiatzak 20, Scratch Eguna 2017 ospatuko da Gasteizko Artiumen.
Zer da Scratch? Haurrei programatzen irakastea helburu duen aplikazio informatikoa da. Aplikazioak, interfaz erraz baten bitartez, programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentatzeko aukera eskaintzen du.
Jardunaldi honetan Arantzabela ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleez osatutako 2 taldek hartuko dute parte. 6. maila A-koek "Museoak" proiektua prestatu dute eta 6. maila B-koek "Unibertsoa" proiektua.
Scratch Eguna ez da lehiaketa bat; azoka formatudun jardunaldia da. Taldekideek beren proiektu eta esperientziak konpartitzeko aukera izango dute beste parte-hartzaileekin. Goizeko 10:00etatik aurrera, taldekideek denbora izango dute ordenagailuak instalatu, aplikazioak sortu, standa apaindu eta tailerrak egiteko. 12:30etan hasiko da azoka eta taldekideek beren proiektuaren gaineko azalpenak emango dizkiete bisitariei.
Anima zaitezte etortzera! Larunbatean zuen zain egongo gara.
El próximo sábado 20 de mayo se celebra el Scratch Eguna en el museo Artium de Vitoria-Gasteiz.
Scratch Eguna es un lugar de encuentro para el alumnado de 5º y 6º de Educación Primaria. En este evento los diferentes equipos Scratch tendrán la oportunidad de compartir los proyectos desarrollados para este día. Este año la ikastola Arantzabela va a participar con dos equipos. Cada equipo ha organizado un proyecto diferente, los de 6º A: "Los museos" y los de 6º B "El universo"
Scratch Eguna no es una competición, sino una jornada con formato de feria. Los grupos participantes tendrán la oportunidad de intercambiar opiniones y de realizar talleres. A las 12:30 dará comienzo la feria abierta al público y se podrá ver y recibir información sobre los proyectos presentados.
¡Anímate a venir! ¡Te esperamos!
Zer da Scratch? Haurrei programatzen irakastea helburu duen aplikazio informatikoa da. Aplikazioak, interfaz erraz baten bitartez, programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentatzeko aukera eskaintzen du.
Jardunaldi honetan Arantzabela ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleez osatutako 2 taldek hartuko dute parte. 6. maila A-koek "Museoak" proiektua prestatu dute eta 6. maila B-koek "Unibertsoa" proiektua.
Scratch Eguna ez da lehiaketa bat; azoka formatudun jardunaldia da. Taldekideek beren proiektu eta esperientziak konpartitzeko aukera izango dute beste parte-hartzaileekin. Goizeko 10:00etatik aurrera, taldekideek denbora izango dute ordenagailuak instalatu, aplikazioak sortu, standa apaindu eta tailerrak egiteko. 12:30etan hasiko da azoka eta taldekideek beren proiektuaren gaineko azalpenak emango dizkiete bisitariei.
Anima zaitezte etortzera! Larunbatean zuen zain egongo gara.
El próximo sábado 20 de mayo se celebra el Scratch Eguna en el museo Artium de Vitoria-Gasteiz.
Scratch Eguna no es una competición, sino una jornada con formato de feria. Los grupos participantes tendrán la oportunidad de intercambiar opiniones y de realizar talleres. A las 12:30 dará comienzo la feria abierta al público y se podrá ver y recibir información sobre los proyectos presentados.
¡Anímate a venir! ¡Te esperamos!
2017(e)ko maiatzaren 10(a), asteazkena
2017(e)ko maiatzaren 5(a), ostirala
PREBENTZIOA BIDEAN ETA SUTEETAN
Aste honetan Udalak antolatutako beste jarduera batean hartu dugu parte.
"Bide Hezkuntza eta Suteen aurkako prebentzioa " gaiei buruz gehiago ikasteko, suhiltzaile eta udaltzain baten laguntza izan dugu.
Interesgarria izan da beraien egoitzetara egindako bisita.
"Bide Hezkuntza eta Suteen aurkako prebentzioa " gaiei buruz gehiago ikasteko, suhiltzaile eta udaltzain baten laguntza izan dugu.
Interesgarria izan da beraien egoitzetara egindako bisita.
2017(e)ko maiatzaren 3(a), asteazkena
LA TILDE DIACRÍTICA
Haciendo estos ejercicios puedes repasar lo trabajado en clase sobre la tilde diacrítica. ¡Ánimo!
Ejercicios: La tilde diacrítica |
2017(e)ko maiatzaren 2(a), asteartea
2017(e)ko apirilaren 27(a), osteguna
6. Akoen Antzerkiak
Gizakien historia ikasi ondoren, hiru garai garrantzitsuei buruzko antzerkiak asamtu, idatzi eta antzeztu ditugu: Neolitoa, Erdi Aroa eta Industrializazio iraultza.
1. eta 2. mailakoak gonbidatu ditugu ikustera, txalo zaparrada galanta jaso dugu eta oso pozik gelditu gara egindako lanarekin.
Después de haber estudiado la historia de nuestros antepasados, hemos creado, escrito e interpretado tres obras de teatro sobre tres momentos históricos importantes: El Neolito, La Edad Media y La Revolución Industrial.
Los alumnos/as de 1º y 2º, nos han aplaudido con ganas y estamos orgullosos/as del trabajo realizado.

REPORTAJES DE OCIO, 6. A
Oraingoan, 6. Akoek gaztelania arloan idatzitako erreportajeak irakurtzeko aukera duzue. Ongi pasa!
He aquí los reportajes que hemos escrito en clase de Lengua Castellana los alumnos/as de 6º A.
¡Que disfrutéis leyéndolos!
¡Que disfrutéis leyéndolos!
2017(e)ko apirilaren 14(a), ostirala
...SAIATZEN HORTAN EZIN GELDITU
Hona hemen Albert Einsteinek XX. mendearen hasieran plazaratutako erlatibitatearen teoria modu erraz batean azaltzen duen bideoa. Horrela gure aiton-amonek ere ulertuko dute.
2017(e)ko apirilaren 10(a), astelehena
REPORTAJES DE OCIO, 6. B
Gaztelanian erreportaje hauek egin ditugu. Goza ezazu irakurtzen!
Ahora que llegan las vacaciones, disfruta leyendo los reportajes que hemos escrito en clase de lengua Castellana.
Disfruta también practicando las actividades de ocio que más te gusten.
2017(e)ko martxoaren 30(a), osteguna
KORRIKA
Hona hemen Korrika txikian (Martxoak 6) eramateko petoaren eredua. Laukizuzen zuriaren barruan Arantzabela idatzi behar dugu.
2017(e)ko martxoaren 21(a), asteartea
ANTZERKIA
Beti izan dugu antzerkia gustoko gure ikastetxean, baina orain arte saio laburrak eskaini dizkiogu ekintza honi eta arreta gehiagorekin prestatzea merezi duela pentsatu dugu.
Hori dela eta 6.mailako ikasleek lehen zikloko ikasleentzat antzerki didaktikoak prestatzearen ideia izan dugu , hainbat eduki era ludiko batean aurkeztuz. Horretarako, Gizarte zientzietan ikasi duguna antzerki bihurtuko dugu ikastolako gaztetxoek ondo pasatuz hainbat gertaera ikas ditzaten.
Ikusteko zeintzuk diren egingo ditugun ekintzak sartu...
2017(e)ko martxoaren 19(a), igandea
ERDI AROKO KOMIKIAK
Danel: AITZOL AIZTOGILEA
Malen: MARIA LUISA
Eneko: DENBORAN ATZERAN BIDAIA
Naroa: MAIDER ERDI AROAN
Gorka: UNAI ETA ERDI AROA
Xabi: MIGELEN ABENTURA
Aaron: SUA
Kimetz: VICTORIA
Maien: ALARE ERDI AROAN
June: MARIA ETA AITOR
Irai: KARTZELAN
Naiara: ERDI AROKO AMETSA
Xabier: VICTORIA ETA GASTEIZEKO TELEGARRAIAKETAK
Andoni: ERDI AROKO HARRIBITXIA
Amalur: BIDAIA DENBORAN ZEHAR
Alejandro: VICTORIAREN SORRERA
Maialen: NIRE BIDAIA
Oier: HIRIA EDO HIRIBILDUA?
Hegoi: DENBORAREN MAKINA
Alazne: URTEAK PASA AHALA
Asier: ERDI AROA
Enar: ANTZINA
Hodei: EZ ZIREN GARAI ONAK
Oihan: HIRIBILDUTIK HIRIRA 18 ORDUTAN
2017(e)ko martxoaren 18(a), larunbata
2017(e)ko martxoaren 16(a), osteguna
2017(e)ko martxoaren 15(a), asteazkena
ERDI AROKO GASTEIZ
Zein polita den gure hiria, eta zenbat historia gordetzen dituen!
Erdi Aroko Gasteiz aztertzeko aukera izan dugu hiru adituekin: Ibai, Kepa eta Egoitz.
Pistak jarraituz eta argibideen bitartez, Erdi Aroko eraikin, ohitura eta gertaera garrantzitsu batzuk ikasi ditugu.
Orain badakigu noiz eta nola sortu zen gure hiria!

2017(e)ko martxoaren 14(a), asteartea
2017(e)ko martxoaren 13(a), astelehena
2017(e)ko martxoaren 12(a), igandea
2017(e)ko martxoaren 9(a), osteguna
MAKINAK
Ariketa hauekin makina kontzeptua hobeto ulertuko duzue.
Hasi lanean eta ondo pasa!!!
MAKINA SINPLEAK:
MAKINA KONPOSATUAK:
Hasi lanean eta ondo pasa!!!
MAKINA SINPLEAK:
MAKINA KONPOSATUAK:
2017(e)ko martxoaren 8(a), asteazkena
2017(e)ko martxoaren 7(a), asteartea
Ibilbidea Erdi Aroko Gasteizen zehar
Laster ibilaldi bat egingo dugu gure hiriko Erdi Aroko hirigunean zehar.
Nahiz eta bideoa erabilgarria izan, azken ikerketa historikoek hainbat datu eta gertakizun beste modu batean izan zirela esaten digute. Haien artean hiriaren eraikuntza faseen bilakaera. Badirudi hiriaren lehen forua 1150-1157 urteen artean eman zela eta lehen harresia jada hamarkada batzuk lehenago eraikita zegoela.
Bideoa arretaz entzun ondoren erantzun hurrengo galdetegia: KAHOOT
2017(e)ko martxoaren 3(a), ostirala
ZER DA SCRATCH EGUNA?
Aurton ere Scratch Eguna antolatuko da Bilbon eta Gasteizen, urteroko talde eta elkarteek sustatuta.
2017.eko maiatzaren 20an izango da, ohi ditugun egoitzetan. Gasteizen kasuan Artiumen izango da.
Beraz, egun hauetan Scratch Egunean parte hartzeko proiektuak prestatzen hasiko gara.
Lehendabizi gida ezagutuko dugu jakiteko zer egin behar dugun eta nola antolatu behar dugun.

MARTXOAK 3, GASTEIZ
Unitate honetan langileen bizi baldintzei egingo diegu errepasoa. Gaiari sarrera emateko hona hemen Gasteizen jazo ziren 1976ko martxoaren 3ko gertakari latzak.
NEOLITO GARAIKO IRAULTZA
Mendeetan zehar, gizakion bizitzeko eran bi aldaketa nabarmen izan direla ikasi dugu, bi iraultza handi: Neolito garaikoa eta Industria iraultza.
Hona hemen Neolitoari buruzko bideoa:
2017(e)ko martxoaren 2(a), osteguna
2017(e)ko otsailaren 24(a), ostirala
INAUTERIAK
Inauteriak hasten direla ospatzeko jai erraldoia antolatu dugu gaur ikastolan.
Jo eta ke ibili gara mozorroak prestatzen eta gure ustez lan bikaina egin dugu. Argazkietan ikusten denez buruhandiz jantzi gara, horretarako kartoizko kutxak, margoak... erabili ditugu eta inportanteena: irudimena. Mozorro guztiak originalak eta ezberdinak izan dira.
Argazki gehiago hemen
Como comienzo de los carnavales hoy por la tarde hemos celebrado una gran fiesta en la ikastola . Hemos trabajado con gran entusiasmo en la preparación de los disfraces y como puede verse en las fotos vamos de cabezudos. Parece mentira lo que puede conseguirse con una simple caja de cartón , algo de material, pintura y mucha imaginación.
Más fotos aquí.

2017(e)ko otsailaren 22(a), asteazkena
REMEDIOS CASEROS PARA LEVES MALESTARES
Etxean sendatzeko moduko gaixotasun arinei buruzko informazioa aurki dezakezu gure lan hauetan.
He aquí nuestra aportación para que los leves malestares duren lo menos posible.
He aquí nuestra aportación para que los leves malestares duren lo menos posible.
2017(e)ko otsailaren 21(a), asteartea
GURE HISTORIA BI MINUTUTAN
Gai berriarekin hasiak gara eta, oraingoan, gizakiaren asmakizunak, aurrerapen teknologikoak,neolitoa, industria-iraultza eta horrelakoetan murgilduta ibiliko gara. Hasteko, gure historia bi minututan ikusiko dugu:
2017(e)ko otsailaren 20(a), astelehena
OLINPIADA MATEMATIKOAK
Aurten ere Arabako 7. Olinpiada Matematikoan parte hartuko dugu eta logika ariketa hauek oso egokiak dira gure entrenamendurako:
2017(e)ko otsailaren 17(a), ostirala
2017(e)ko otsailaren 15(a), asteazkena
2017(e)ko otsailaren 13(a), astelehena
2017(e)ko otsailaren 12(a), igandea
2017(e)ko otsailaren 6(a), astelehena
2017(e)ko otsailaren 3(a), ostirala
HERRANDARREN INSTITUTUAN
Gaurko goiza Herrandarren Institutuan eman dugu.
Hasteko, jaialdi bat izan dugu. Bertan Institutuko ikasle batzuk eta 6. mailako lau ikastoletako ikasleek hartu dugu parte.
Era askotako emanaldia izan da: musika, bertsoak, dantza, antzerkia, txiste kontaketa, magia...
Gero, Ane, Aritz Fdez. de las H., Aritz Lpz. de L. eta Enekoren eskutik Institutuko areto guztiak ikusi ditugu. Primeran erakutsi digute! eta zein ondo erantzun dituzten guk egindako galderak!
Datorren kurtsoarekin pentsatzen ari gara, baina 6. maila gainditu beharra dago oraindik!
2017(e)ko urtarrilaren 31(a), asteartea
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)