Zer da Scratch? Haurrei programatzen irakastea helburu duen aplikazio informatikoa da. Aplikazioak, interfaz erraz baten bitartez, programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentatzeko aukera eskaintzen du.
Jardunaldi honetan Arantzabela ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleez osatutako 2 taldek hartuko dute parte. 6. maila A-koek "Museoak" proiektua prestatu dute eta 6. maila B-koek "Unibertsoa" proiektua.
Scratch Eguna ez da lehiaketa bat; azoka formatudun jardunaldia da. Taldekideek beren proiektu eta esperientziak konpartitzeko aukera izango dute beste parte-hartzaileekin. Goizeko 10:00etatik aurrera, taldekideek denbora izango dute ordenagailuak instalatu, aplikazioak sortu, standa apaindu eta tailerrak egiteko. 12:30etan hasiko da azoka eta taldekideek beren proiektuaren gaineko azalpenak emango dizkiete bisitariei.
Anima zaitezte etortzera! Larunbatean zuen zain egongo gara.
El próximo sábado 20 de mayo se celebra el Scratch Eguna en el museo Artium de Vitoria-Gasteiz.
Scratch Eguna no es una competición, sino una jornada con formato de feria. Los grupos participantes tendrán la oportunidad de intercambiar opiniones y de realizar talleres. A las 12:30 dará comienzo la feria abierta al público y se podrá ver y recibir información sobre los proyectos presentados.
¡Anímate a venir! ¡Te esperamos!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina