2017(e)ko maiatzaren 29(a), astelehena

MATERIALS



Materia zer den badakizue, honezkero, baina ingelesez adierazten asmatuko ote duzue? Hortik abiatuta, jorratzen ari garen gaia ingelesez lantzen duen web-orri batean - http://www.bbc.co.uk/schools/ks2bitesize/science/materials.shtml - sartuko gara, zenbait esperimentu egitera.

1. Esperimentua: "Gases, liquids and solids" - Activity (solido, likido ala gas) - zenbait material sailkatzea eskatzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) bigarren taula osatuko duzue. "Gases, liquids and solids" - Activity

2. Esperimentua: "Solids and liquids" - Activity (solidotik likidora) - zenbait materialek solidotik likidora pasatzeko behar duten tenperatura aztertzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) hirugarren taula osatuko duzue.

3. Esperimentua: "Characteristics of materials" - Activity (materialen propietate bereziak) - zenbait materialen propietate bereziak aztertzen dira - bukatutakoan, liburuko (37. or.) laugarren taula osatuko duzue.

4. Esperimentua: "Reversible and irreversible changes" - Activity (disolbagarritasuna) - zenbait material edo sustantzia uretan disolbatzen diren ala ez aztertzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) bostgarren taula osatuko duzue.

2017(e)ko maiatzaren 22(a), astelehena

VII. OLINPIADA MATEMATIKOAN



Larunbatean Arabako 7. Olinpiada Matematikoetan  gure  6. mailako Maialenek, Alejandrok eta Uxuek parte hartu zuten.

 Los Herran institutuan ospatu zen eta bi fasetan banatu zuten lana: banakako froga eta taldeko froga.

Gure hiru ordezkariek 1.saria lortu zuten Taldeko frogan. Zorionak eta eskerrik asko parte hartzeagatik!


Argazki gehiago HEMEN

2017(e)ko maiatzaren 15(a), astelehena

SANTA MARIA KATEDRALA


https://photos.google.com/share/AF1QipMYjZbLm1pslQrQh8EBPF2ZL5KXR7CbPADJ8S0Gp49q7MTMZp6eYLKovGYL2lI0cA?key=Z2pyU0NTc3g5UTBfMUI1b0dKYzQ0YWFvNDBzY3Zn

Berriz ere Katedrala bisitatzeko aukera izan dugu.
Aurreko ikasturtetan ikasitakoa gogoratu eta  hobeto ulertzeko baliogarria izan zaigu: bere historia, estiloa, gaixotasunak, konponketak... eta gure hiriarentzat duen garrantzia, besteak beste.
Katedraleko irudiak ikusi nahi badituzue, bertako web-gunean sartu besterik ez duzue, bisita birtuala eta guzti:  IBILBIDE BIRTUALA


2017(e)ko maiatzaren 14(a), igandea

ARABAKO 7. OLINPIADA MATEMATIKOA



Datorren larunbatean ere  Arabako VII. Olinpiada Matematikoan parte hartuko dugu. Gure 6. mailako ordezkariak, Maialen, Alejandro eta Uxue, Los Herran institutuan egongo dira goizeko 9:30etan. Lehenengo, banakako proba izango  dute eta ondoren taldeko proba.


Animo eta zorte on!

SCRATCH EGUNA

 Larunbat honetan, maiatzak 20, Scratch Eguna 2017 ospatuko da Gasteizko Artiumen.

Zer da Scratch? Haurrei programatzen irakastea helburu duen aplikazio informatikoa da. Aplikazioak, interfaz erraz baten bitartez, programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentatzeko aukera eskaintzen du.

Jardunaldi honetan Arantzabela ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleez osatutako 2 taldek hartuko dute parte. 6. maila A-koek "Museoak" proiektua prestatu dute eta 6. maila B-koek  "Unibertsoa" proiektua.

Scratch Eguna  ez da lehiaketa bat; azoka formatudun jardunaldia da. Taldekideek beren proiektu eta esperientziak konpartitzeko aukera izango dute beste parte-hartzaileekin. Goizeko 10:00etatik aurrera, taldekideek denbora izango dute ordenagailuak instalatu, aplikazioak sortu, standa apaindu eta tailerrak egiteko. 12:30etan hasiko da azoka eta taldekideek beren proiektuaren gaineko azalpenak emango dizkiete bisitariei.

Anima zaitezte etortzera! Larunbatean zuen zain egongo gara.




 El próximo sábado 20 de mayo se celebra el Scratch Eguna en el museo Artium de Vitoria-Gasteiz.
Scratch Eguna es un lugar de encuentro para el alumnado de 5º y 6º de Educación Primaria. En este evento los diferentes equipos Scratch tendrán la oportunidad de compartir los proyectos desarrollados para este día. Este año la ikastola Arantzabela va a participar con dos equipos. Cada equipo ha organizado un proyecto diferente, los de 6º A: "Los museos" y los de 6º B "El universo"
Scratch Eguna no es una competición, sino una jornada con formato de feria. Los grupos participantes tendrán la oportunidad de intercambiar opiniones y de realizar talleres.  A las 12:30 dará comienzo la feria abierta al público y se podrá ver y recibir información sobre  los proyectos presentados.

¡Anímate a venir! ¡Te esperamos!

2017(e)ko maiatzaren 5(a), ostirala

PREBENTZIOA BIDEAN ETA SUTEETAN

Aste honetan Udalak antolatutako beste jarduera batean hartu dugu parte.
 "Bide Hezkuntza eta Suteen aurkako prebentzioa " gaiei buruz gehiago ikasteko, suhiltzaile eta udaltzain baten laguntza izan dugu.
 Interesgarria izan da beraien egoitzetara egindako bisita.