2016(e)ko ekainaren 23(a), osteguna

2015-16 IKASTURTEKO AZKEN EGUNA




Aurten irakurtzeaz gain, beste betebehar bat ere proposatu nahi dizuegu udan egiteko. Zuen berri izan nahi dugu eta badakizue zer egin dezakezuen: argazki bat eta testu txiki bat idatzi gure kortxo birtualean (Ea asmatzen duzuen nola egiten den! Kontuan hartu azpialdean dagoen irtengunean klikatuz, kortxoa bere osotasunean ikusteko aukera izango duzula.) Horrela denok izango dugu elkarren berri. Edozein izan daiteke gaia: oporrak, mendi buelta bat, lagun berriak, bidaiak, zuen herriko argazki bat, herriko laguntaldea... Ez zaitezte alferrak izan, 2 hilabetetan egongo da zer kontatu, eta argazki batekin laguntzen baduzue askoz hobe.
Ondo pasa oporrak!
Ikasturteko azken eguneko argazkiak ikusi nahi badituzue Ikastolako Webgunean dituzue.

2016(e)ko ekainaren 22(a), asteazkena

2016(e)ko ekainaren 18(a), larunbata

GORBEIA PARKE NATURALA

Kurtso bukaerako bisita honetan Gorbeia inguruko ekosistema aztertu dugu.
Hasieran, Saldropora joan gara ibilalditxo bat egitera eta gero  Areatzara abiatu gara bazkaltzera. Ondoren, hango parketxean, erakusketaren eta jolas baten laguntzaz, naturaren elementu desberdinak ezagutu eta identifikatu ditugu. 
  En esta salida de fin de curso hemos tenido oportunidad de analizar el ecosistema de los alrededores del Gorbea.
Hemos comenzado  en Saldropo, allí hemos podido observar los árboles y el hábitat de los animales. Después de comer en Areatza, con la ayuda de la exposición del Parque y mediante un juego hemos identificado los diferentes elementos  de este interesante parque natural.

2016(e)ko ekainaren 10(a), ostirala

THATQUIZ

Matematika jorratzeko gune interesgarri bezain erabilerraza da Thatquiz. Hemen matematika lantzeko  ariketa mordo dago. Animo!

https://www.thatquiz.org/es/

LANDAREEN ANIMAZIOA


Txanelan landareen inguruan ikusitakoa birpasatzeko ariketa aproposak aurkituko dituzu hemen. Klikatu irudian eta aurrera.

2016(e)ko ekainaren 9(a), osteguna

LANDAREEN NUTIZIOA

Klikatu irudian eskema ikusteko eta deskargatu ahal izateko.

FOTOSINTESIA

Zaila da azaltzen zer den FOTOSINTESIA. Gaur Txanelan ikusi dugu eta prozesuaren garrantziaz hitz egin dugu. Hala ere, zalantza asko geratu da argitzeko. Bideo hauek ideia nagusia hobeto ulertzen lagunduko digute  modu dibertigarriago batez.

2016(e)ko ekainaren 8(a), asteazkena

SOY UN, UNA...

Gaztelania arloan, gure irudimena eta hizkuntza erabiliz, animalien abenturak idatzi ditugu pertsonen ikuspuntutik begiratuta.
En Lengua Castellana, utilizando el lenguaje y nuestra imaginación, nos hemos convertido en animales para escribir estas bonitas aventuras. 

ONDDOAK LANEAN

Onddoek materia organikoa deskonposatzen dutela eta horrela elikatzen direla ikusi dugu. Hona hemen horren adibide argia, kamara azkarrean eginiko grabaketa.

ONDDOAK-BIDEOAK

Bideo hauetan onddoak landareak direla esaten dute, baina KONTUZ! hori ez da egia. Ez dira landareak, onddoek ezin dute fontosintesirik egin, eta, ondorioz, beste bizidun batzuengandik edo horien hondakinetatik lortzen dituzten mantenugaiak.