6. maila - Txanela 4. unitatea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
6. maila - Txanela 4. unitatea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko martxoaren 21(a), asteartea

ANTZERKIA


https://sites.google.com/arantzabela.com/eszenatokian


Beti izan dugu antzerkia gustoko gure ikastetxean, baina orain arte saio laburrak eskaini dizkiogu ekintza honi eta arreta gehiagorekin prestatzea merezi duela pentsatu dugu.
 Hori dela eta 6.mailako ikasleek lehen zikloko ikasleentzat antzerki didaktikoak prestatzearen ideia izan dugu , hainbat eduki era ludiko batean aurkeztuz. Horretarako, Gizarte zientzietan ikasi duguna antzerki bihurtuko dugu ikastolako gaztetxoek ondo pasatuz hainbat gertaera ikas ditzaten.
 Ikusteko zeintzuk diren egingo ditugun ekintzak sartu...

2017(e)ko martxoaren 15(a), asteazkena

ERDI AROKO GASTEIZ

Zein polita den gure hiria, eta zenbat historia gordetzen dituen!
Erdi Aroko Gasteiz aztertzeko aukera izan dugu hiru adituekin: Ibai, Kepa eta Egoitz.
Pistak jarraituz eta argibideen bitartez, Erdi Aroko eraikin, ohitura  eta gertaera garrantzitsu batzuk ikasi ditugu.
Orain badakigu noiz eta nola sortu zen gure hiria!


https://goo.gl/photos/r7JfSUTeBUQAnTKn9


GARAI MODERNOAK

Tiempos modernos from pluviason on Vimeo.

2017(e)ko martxoaren 12(a), igandea

2017(e)ko martxoaren 9(a), osteguna

MAKINAK

Ariketa hauekin makina kontzeptua hobeto ulertuko duzue.
Hasi lanean eta ondo pasa!!!

MAKINA SINPLEAK:


MAKINA KONPOSATUAK:

http://agrega2.red.es/visualizar/eu/es-an_2009043032_7960421/false

2017(e)ko martxoaren 7(a), asteartea

Ibilbidea Erdi Aroko Gasteizen zehar






Laster ibilaldi bat egingo dugu gure hiriko Erdi Aroko hirigunean zehar.

Nahiz eta bideoa erabilgarria izan, azken ikerketa historikoek hainbat datu eta gertakizun beste modu batean izan zirela esaten digute. Haien artean hiriaren eraikuntza faseen bilakaera. Badirudi hiriaren lehen forua 1150-1157 urteen artean eman zela eta lehen harresia jada hamarkada batzuk lehenago eraikita zegoela.


 Bideoa arretaz entzun ondoren erantzun hurrengo galdetegia: KAHOOT
  


2017(e)ko martxoaren 3(a), ostirala

MARTXOAK 3, GASTEIZ

Unitate honetan langileen bizi baldintzei egingo diegu errepasoa. Gaiari sarrera emateko hona hemen Gasteizen jazo ziren 1976ko martxoaren 3ko gertakari latzak.

NEOLITO GARAIKO IRAULTZA


Mendeetan zehar, gizakion bizitzeko eran bi aldaketa nabarmen izan direla ikasi dugu, bi iraultza handi: Neolito garaikoa eta Industria iraultza.
Hona hemen Neolitoari buruzko bideoa:

2017(e)ko otsailaren 21(a), asteartea

GURE HISTORIA BI MINUTUTAN

Gai berriarekin hasiak gara eta, oraingoan, gizakiaren asmakizunak, aurrerapen teknologikoak,neolitoa, industria-iraultza eta horrelakoetan murgilduta ibiliko gara. Hasteko, gure historia bi minututan ikusiko dugu: