2016(e)ko azaroaren 29(a), asteartea

2. ASMAIKZUNA

Ttakun-ttakun,
ttaka-ttaka,
ttuku-ttun;
lehenengo soinu,
gero oihartzun.

Pentsa eta erantzun! 

2016(e)ko azaroaren 28(a), astelehena

1. ASMAKIZUNA

Ez baldin bada harria
ez baldin bada irria
ez baldin bada orria
eta ez baldin bada urria
falta den hitza asmatzea
ez al da errazegia?

2016(e)ko azaroaren 25(a), ostirala

EUSKARAREN ASTEA ETA 2. ASMAKIZUN LEHIAKETA

SALTO ETA BRINKO, EUSKARAZ ETA KITTO!!!

Euskararen Astean murgilduko gara berriro eta asmakizun lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Datorren astelehenean hasita eta ostirala arte asmakizun bat jarriko dizuegu egunero gure blogean.

Hona hemen arauak:
1. Bost asmakizun izango dira, astelehenean lehena eta ostiralean azkena.
2. Erantzuna iruzkinetan jarri beharko duzue, izena eta maila idatziz.
3. Iruzkin hauek ez ditugu publikatuko azken egunera arte, bestela erantzunak agerian egongo lirateke eta.
4. Asmakizun guztiek nolabaiteko lotura dute  Arabako jaiekin.
 5. Irabazleak asmakizun gehien asmatu dituzten bi pertsona izango dira. Berdinketa izatekotan zozketa  egingo da ikastolan,  sari bat  egongo baita 6. mailako gela bakoitzean.
6. Lehiaketa honetan parte hartzeko azken eguna abenduaren 4a igandea, 21:00etan izango da.
7. Asmakizunen erantzunak astelehenan , abenduaren 5ean, jakinaraziko dira hemen, gure blogean.
8. Saria liburu bat izango da.

GOXOKIAK

2016(e)ko azaroaren 21(a), astelehena

KOORDENATU GEOGRAFIKOAK

Zer dira koordenatu geografikoak?
Zer dira longitudea eta latitudea?
Zer dira paraleloak eta meridianoak?

Horien erantzunak hurrengo aurkezpenean aurki ditzakezu. Bilatu eta idatzi definizioak zure koadernoan.

Koordenatuak


More PowerPoint presentations from Koldo Vinuales

2016(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena

ERAKUSKETA - EXPOSICION

Gaur bukatu da gure erakusketa.
Aste osoan gure eskulturak,  idatziak eta artista ospetsuen argazkiak  erakusgai egon dira eta  askok zoriondu gaituzte! Eskerrik asko!
Ea hurrengoan zer egiten dugun!



                                        ARGAZKI BATZUK-  FOTOS

Hoy hemos dado por terminada nuestra exposición.
Durante una semana nuestras esculturas, textos biográficos, textos instructivos y fotografías de artistas famosos han estado expuestos en la ikastola. 
Muchos nos han felicitado. ¡Gracias!
¡Ya nos estamos preparando para la siguiente actividad!

2016(e)ko azaroaren 14(a), astelehena

6. AKOAK ZADORRAN

Oraingoan 6. Akoak izan gara Zadorra ibaia inguruan.
Gure ibaiaren uraren kalitatea aztertu dugu, eta egoera onean dagoela ikusi dugu. Zaintzen jarraitu beharra dago.
Horrez gain,  ibaiaren inguruko zuhaitzak, uretan bizi diren espezie inbaditzaile eta autoktonoak .., ikusteko aukera izan dugu.
Bazkal ondoren,  Gamarrako parke ederrean jolasten aritu gara ere.







2016(e)ko azaroaren 13(a), igandea

SUPERILARGIA

2034 urterarte ez da berriz Ilargia Lur planetatik hain hurbil egongo.
Hortaz, presta zaitez bihar espektakulu astronomiko itzel honetaz gozatzeko aukera izango duzue eta.


2016(e)ko azaroaren 12(a), larunbata

2. GAIA: EUROPA


 GU ERE ZERBAIT BAGERA ETA! da gure ikasgai berriaren izenburua.
Datozen asteetan Europarekin ibiliko gara gora eta behera. Hainbat datu eta mapa ikastearekin nahikoa izango ez balitz, ordenagailuaren laguntzaz Europako estatuen aurkezpenak egingo ditugu. Bukatzeko, egindako lanak hemen jarriko ditugu.
Praktikatzen hasteko ondorengo estekan dauden jarduerak egin ditzakezu:

MAPA INTERAKTIBOAK

Sartu, bilatu non dauden Europako mapak eta aukeratu estatuena edo hiriburuena. Ekintza bat baino gehiago dago: puzzlea, Nola deitzen da? eta Non dago? Horiek guztiak egiten badituzu ikusiko duzu zein erraz ikasten den .

2016(e)ko azaroaren 11(a), ostirala

ZADORRA IBAIA - 6. maila B


Gasteizko udaletxeak antolatutako ekimenen artean, Zadorra ibaiaren ibilaldian parte hartu dugu 6.Bkoek oraingo honetan. Egun osoko irtenaldia izan da eta ondo aprobetxatu dugu gainera. Helburuak: ibaiaren alderdi naturala ezagutzea, hiriarekin duen harremanaz ohartzea eta uraren erabileraren garrantziaz sentsibilizatzea. Ibilbidean hainbat leku bisitatu ditugu: Ulibarriko presa, Mendibil, Gamarra, eta Astegieta, eta gure ibaiak hiriarentzat duen garrantziaz hitz egin digute begiraleek.
Benetan, probetxuzko irtenaldia iruditu zaigu, denbora laburrean asko ikasteko aukera ematen duena.

2016(e)ko azaroaren 4(a), ostirala

GARDELEGIKO HONDAKINDEGIA


Egun hauetan Gardelegiko hondakindegira joan gara. Bertan, bi ordu inguruko bisitaldian, hainbat gauza ikusi eta ikasi ditugu. Ezin esan paisaia eta usain ederrez gozatu dugunik, baina ez dira horrelakoak ikusi beharreko guztiak bizimodu honetan. Gure etxeetan sortutako hondakinekin zer egiten duten azaldu digute hango begiraleek, eta zein garrantzitsua den "ondo" birziklatzea ere ikasi dugu. Gainera, jolasteko aukera ere izan dugu eta primeran pasatu dugu.


https://goo.gl/photos/76GAMtWCrqqfepsf8



Estos días hemos visitado el vertedero de Gardelegi. Durante un par de horas de visita hemos visto y aprendido varias cosas. No diremos que hayamos gozado de vistas y olores espectaculares, pero no todo es así a nuestro alrededor. Hemos podido comprobar qué se hace con los residuos que producimos en nuestros hogares y la importancia que tiene el reciclar "bien". Hasta hemos podido disfrutar de algún juego que han organizado para nosotros.