Heldu da zuek agurtzeko eguna
jakin, gu beti izango gaituzuela
benetako lagunak!
Zorte on izan hastera zoazten bide berrian!
6. maila- Jarduera osagarriak-Informazioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
6. maila- Jarduera osagarriak-Informazioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2017(e)ko ekainaren 23(a), ostirala
2017(e)ko maiatzaren 22(a), astelehena
VII. OLINPIADA MATEMATIKOAN
Larunbatean Arabako 7. Olinpiada Matematikoetan gure 6. mailako Maialenek, Alejandrok eta Uxuek parte hartu zuten.
Los Herran institutuan ospatu zen eta bi fasetan banatu zuten lana: banakako froga eta taldeko froga.
Gure hiru ordezkariek 1.saria lortu zuten Taldeko frogan. Zorionak eta eskerrik asko parte hartzeagatik!
Argazki gehiago HEMEN
2017(e)ko maiatzaren 21(a), igandea
2017(e)ko maiatzaren 15(a), astelehena
SANTA MARIA KATEDRALA
Berriz ere Katedrala bisitatzeko aukera izan dugu.
Aurreko ikasturtetan ikasitakoa gogoratu eta hobeto ulertzeko baliogarria izan zaigu: bere historia, estiloa, gaixotasunak, konponketak... eta gure hiriarentzat duen garrantzia, besteak beste.
Katedraleko irudiak ikusi nahi badituzue, bertako web-gunean sartu besterik ez duzue, bisita birtuala eta guzti: IBILBIDE BIRTUALA
2017(e)ko maiatzaren 14(a), igandea
ARABAKO 7. OLINPIADA MATEMATIKOA
Datorren larunbatean ere Arabako VII. Olinpiada Matematikoan parte hartuko dugu. Gure 6. mailako ordezkariak, Maialen, Alejandro eta Uxue, Los Herran institutuan egongo dira goizeko 9:30etan. Lehenengo, banakako proba izango dute eta ondoren taldeko proba.
Animo eta zorte on!
2017(e)ko apirilaren 27(a), osteguna
2017(e)ko martxoaren 18(a), larunbata
2017(e)ko martxoaren 15(a), asteazkena
ERDI AROKO GASTEIZ
Zein polita den gure hiria, eta zenbat historia gordetzen dituen!
Erdi Aroko Gasteiz aztertzeko aukera izan dugu hiru adituekin: Ibai, Kepa eta Egoitz.
Pistak jarraituz eta argibideen bitartez, Erdi Aroko eraikin, ohitura eta gertaera garrantzitsu batzuk ikasi ditugu.
Orain badakigu noiz eta nola sortu zen gure hiria!
Erdi Aroko Gasteiz aztertzeko aukera izan dugu hiru adituekin: Ibai, Kepa eta Egoitz.
Pistak jarraituz eta argibideen bitartez, Erdi Aroko eraikin, ohitura eta gertaera garrantzitsu batzuk ikasi ditugu.
Orain badakigu noiz eta nola sortu zen gure hiria!
2017(e)ko otsailaren 3(a), ostirala
HERRANDARREN INSTITUTUAN
Gaurko goiza Herrandarren Institutuan eman dugu.
Hasteko, jaialdi bat izan dugu. Bertan Institutuko ikasle batzuk eta 6. mailako lau ikastoletako ikasleek hartu dugu parte.
Era askotako emanaldia izan da: musika, bertsoak, dantza, antzerkia, txiste kontaketa, magia...
Gero, Ane, Aritz Fdez. de las H., Aritz Lpz. de L. eta Enekoren eskutik Institutuko areto guztiak ikusi ditugu. Primeran erakutsi digute! eta zein ondo erantzun dituzten guk egindako galderak!
Datorren kurtsoarekin pentsatzen ari gara, baina 6. maila gainditu beharra dago oraindik!
2017(e)ko urtarrilaren 27(a), ostirala
ESKALADA IKASTAROA
Hiru egunetako eskalada ikastaroa jaso dugu: "Eskaladaren hastapena"
Jolas eta ariketen bidez hainbat teknika eta materiala ezagutu dugu. Gure artean eskalatzaile bikainak daude! Denok primeran ibili gara, ahal izanez gero errepikatuko genuke!
6. B ARGAZKIAK
Tras haber finalizado el curso de "Iniciación a la escalada" podemos decir que ahora sabemos un poco más sobre este deporte.
Nos hemos dado cuenta de que entre nosotros hay muy buenos escaladores y escaladoras.
2016(e)ko abenduaren 22(a), osteguna
2016(e)ko azaroaren 14(a), astelehena
6. AKOAK ZADORRAN
Oraingoan 6. Akoak izan gara Zadorra ibaia inguruan.
Gure ibaiaren uraren kalitatea aztertu dugu, eta egoera onean dagoela ikusi dugu. Zaintzen jarraitu beharra dago.
Horrez gain, ibaiaren inguruko zuhaitzak, uretan bizi diren espezie inbaditzaile eta autoktonoak .., ikusteko aukera izan dugu.
Bazkal ondoren, Gamarrako parke ederrean jolasten aritu gara ere.
Gure ibaiaren uraren kalitatea aztertu dugu, eta egoera onean dagoela ikusi dugu. Zaintzen jarraitu beharra dago.
Horrez gain, ibaiaren inguruko zuhaitzak, uretan bizi diren espezie inbaditzaile eta autoktonoak .., ikusteko aukera izan dugu.
Bazkal ondoren, Gamarrako parke ederrean jolasten aritu gara ere.
2016(e)ko urriaren 28(a), ostirala
ARTIUM MUSEOAN
Gaur Artium museoa bisitatu dugu. Idoiak eta Andreak ederki lagundu digute bertan dauden obra batzuk aztertzen eta arte garaikidea modu desberdinean ikusten. Gero, taldeka, guk ere artelanak egin ditugu. Figuratiboak, abstraktoak... beraiek emandako material eta argibideak jarraituz.
ARGAZKIAK hemen ikus ditzakezue.
Hoy hemos visitado el museo Artium. Andrea e Idoia nos han ayudado a ver algunas obras y cómo fijarnos en ellas para entender mejor el arte contemporáneo. Después, en grupos, nos hemos puesto manos a la obra y realizado nuestros collages.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)





