6. maila - Txanela 5. unitatea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
6. maila - Txanela 5. unitatea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko maiatzaren 29(a), astelehena

MATERIALS



Materia zer den badakizue, honezkero, baina ingelesez adierazten asmatuko ote duzue? Hortik abiatuta, jorratzen ari garen gaia ingelesez lantzen duen web-orri batean - http://www.bbc.co.uk/schools/ks2bitesize/science/materials.shtml - sartuko gara, zenbait esperimentu egitera.

1. Esperimentua: "Gases, liquids and solids" - Activity (solido, likido ala gas) - zenbait material sailkatzea eskatzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) bigarren taula osatuko duzue. "Gases, liquids and solids" - Activity

2. Esperimentua: "Solids and liquids" - Activity (solidotik likidora) - zenbait materialek solidotik likidora pasatzeko behar duten tenperatura aztertzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) hirugarren taula osatuko duzue.

3. Esperimentua: "Characteristics of materials" - Activity (materialen propietate bereziak) - zenbait materialen propietate bereziak aztertzen dira - bukatutakoan, liburuko (37. or.) laugarren taula osatuko duzue.

4. Esperimentua: "Reversible and irreversible changes" - Activity (disolbagarritasuna) - zenbait material edo sustantzia uretan disolbatzen diren ala ez aztertzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) bostgarren taula osatuko duzue.

2017(e)ko apirilaren 14(a), ostirala

...SAIATZEN HORTAN EZIN GELDITU


Gai berri honetan zientzialariak bezala arituko gara, teoriak eta praktikak bat egiten duten frogatzen.
Hona hemen Albert Einsteinek XX. mendearen hasieran plazaratutako erlatibitatearen teoria modu erraz batean azaltzen duen bideoa. Horrela gure aiton-amonek ere ulertuko dute.