2017(e)ko ekainaren 4(a), igandea

IKASTOLAKO JAIA 2017





Aurten 6.mailakoek agur esango digutenez abesti bat prestatu dute guraso abesbatzakoekin ikastolaren jaialdirako: "Agur Arantzabelari".

 Bertsoak ikasleek asmatu dituzte  "Ilargira noa" musika erabiliz :




Agur, agur, agur Arantzabelari 
agur, agur, agur jende guztiari.



Jolasak, irteerak zein tailerrak
 guztia izan dugu gustuko 
Ikastolan bizi izandakoa 
ez dugu sekula ahaztuko.

Agur...


Eskolaurrean asko jolastuta 
inoiz ez gendun gaizki pasatzen 
gela magikoa, Pingu, Kiriku 
Ze dibertigarria izan zen.
Agur...

Arbel digital, portatil ta Scratchak
 eman digute etekin franko 
ze ederki prestatzen ari garen 
hogeita batgarren menderako. 
Agur...

Arantzabela agurtuko dugu
 eta bagoaz Institutura
irakasle, lagun eta ikasgai ... 
guztia berria izango da.
Agur...


 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina