2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

EUSKAL HERRIKO ISURIALDEAK


 Ur-mugako mendiek bi isurialdetan banatzen dute Euskal Herria:

Kantauri isurialdea: Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoa ia osoak eta Araba eta Nafarroako zati batzuk hartzen ditu. Hemengo ibaiak motzak eta emaritsuak dira, mendiak itsasotik oso hurbil daudelako. Higadura lan handia egiten dute, bere uren abiadura handia delako. Urte osoan zehar emaritsuak dira euriei esker eta ez dute agorraldirik izaten.

Mediterraneo isurialdea: Nafarroako eta Arabako zatirik handienak hartzen ditu. Hemengo ibaiak luzeagoak dira eta ez hain aldapatsuak. Udan ur gutxi eraman ohi dute eta batzuetan agorraldiak izaten dituzte.

2015(e)ko azaroaren 3(a), asteartea

GOOGLE MAPS


Euskal Herriaren, zenbait herriren, mendiren... kokalekua ikusten saiatuko gara tresna honen bidez. Leku jakin batera joateko zooma erabiliko dugu.

Munduko mapa digitala, satelitetik ateratako argazkien bitartez osatua.

2015(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

GOOGLE EARTH


Euskal Herriak munduko mapan duen kokalekua zehazteko ikuspegi aparta ez ezik, edozein elementu (herri, ibai, mendi...) bilatu eta kokatzeko aukera eskaintzen digu  aplikazio honek.
Esaterako, honako elementuok bilatu beharko ditugu:

•    Euskal Herriko hiriburuak
•    Euskal Herriko lurraldeak
•    Euskal Herriko ibairik garrantzitsuenak
•    Euskal Herriko mendirik garrantzitsuenak
•    Norberaren jaioterria

Hala ere, Google Earth oraindik ez badaukazu zure etxeko ordenagailuan, hemen utziko dizugu lotura, Internetetik jaitsi eta zure ordenagailuan instalatzeko. Noski gurasoen baimenarekin!!!
Gogoratu Internet konexioa beharrezkoa dela eta programa dohainik dela. Jaitsi, instalatu eta ... bidaiatzera!

2015(e)ko azaroaren 1(a), igandea

EUSKAL HERRIA


Txanelako 2.gaiarekin hasi gara: Euskal Herria. Hasteko, goazen bertatik bidaiatzera eta paisaiarik politenak ikustera.