2016(e)ko otsailaren 22(a), astelehena

TETRISA

Egun hauetan matematika liburuan joko ezagun honen zenbait ariketa landu ditugu. Ba al zenekien errusiar batek asmatu zuela? Ba bai,  Alexey Pazhitnovek, 1985ean.
Jakin ezazu  Tetrisa oso baliogarria dela logika eta adimen azkartasuna lantzeko. Beraz, badugu aitzakia honetan trebatzeko.


JOLASTU

2016(e)ko otsailaren 19(a), ostirala

GUK ASMATUTAKO ALBISTEAK

Oraingoan kazetari lana egin dugu, hona henen 3garren unitatea bukatzeko asmatu ditugun albisteak. Berri pozgarriak idazten saiatu gara. Pozik gaude emaitzekin!


2016(e)ko otsailaren 18(a), osteguna

SANTA MARIA KATEDRALA

Gasteizko Santa Maria Katedralera egin dugun bisitan  gure eraikin berezi honek dituen gaixotasunak ezagutu ditugu.
Bai, gaixorik dagoela esan digute, baina arazoak konpontzeko jakintsu talde bat  lanean ari da,  beraz, lasai egon!
Bisitaldiaren ondoren, eskulan politak egin ditugu.



2016(e)ko otsailaren 17(a), asteazkena

ZER DAKIZU DIGESTIO PROZESUAZ?



 Digestioari buruz dakigunaz "arakatzeko" galdera-sorta:
Irudian klikatuz galdetegi bat azalduko zaizu. 14 galdera dituzu digestio-prozesuari buruz. Ondo irakurri galderak, eta guztiak erantzun ondoren  esaiguzu zenbat asmatu dituzun.

2016(e)ko otsailaren 11(a), osteguna

GIZA GORPUTZA

Unitate berri honetan, giza gorputza elkarrik loturik eta koordinaturik funtzionatzen duten aparatuen sistema dela jabetzeaz ezezik, elikagaiak, liseri edo digestio aparatua eta liseriketa prozesua ere langai izango ditugu.
GORPUTZ-APARATUAK eskema

Unitatean zehar, elikagaiei eta sukaldaritzari buruz, informazioa emateko prestaturik dauden webgune hauek ere erabiliko ditugu:

"Euskararen Donostiak" sukaldaritzari buruz duen web-atala
Asier Etxeberria eta David de Jorgeren eskutik
HABE erakundearen webgunean, aisialdiaren atalean duen azpiatala: 142 errezeta
EITBren Gastronomia-gunea: errezetak, bideoak, sukaldariak...