2017(e)ko ekainaren 8(a), osteguna

EKOSISTEMAK

Gai berriarekin hasiko gara: "GU SORTU GINEN ENBOR BERETIK SORTUKO DIRA BESTEAK". Bizidunen eta ekosistemen inguruan urte hauetan ikusi eta ikastitakoak berrikustea, gogoratzea eta finkatzea helburu duten jarduerak egingo ditugu unitate honetan. Girotzeko hasiko gara hemen agertzen diren ariketak egiten:

EKOSISTEMAK

2017(e)ko ekainaren 4(a), igandea

IKASTOLAKO JAIA 2017





Aurten 6.mailakoek agur esango digutenez abesti bat prestatu dute guraso abesbatzakoekin ikastolaren jaialdirako: "Agur Arantzabelari".

 Bertsoak ikasleek asmatu dituzte  "Ilargira noa" musika erabiliz :




Agur, agur, agur Arantzabelari 
agur, agur, agur jende guztiari.



Jolasak, irteerak zein tailerrak
 guztia izan dugu gustuko 
Ikastolan bizi izandakoa 
ez dugu sekula ahaztuko.

Agur...


Eskolaurrean asko jolastuta 
inoiz ez gendun gaizki pasatzen 
gela magikoa, Pingu, Kiriku 
Ze dibertigarria izan zen.
Agur...

Arbel digital, portatil ta Scratchak
 eman digute etekin franko 
ze ederki prestatzen ari garen 
hogeita batgarren menderako. 
Agur...

Arantzabela agurtuko dugu
 eta bagoaz Institutura
irakasle, lagun eta ikasgai ... 
guztia berria izango da.
Agur...


 



2017(e)ko maiatzaren 29(a), astelehena

MATERIALS



Materia zer den badakizue, honezkero, baina ingelesez adierazten asmatuko ote duzue? Hortik abiatuta, jorratzen ari garen gaia ingelesez lantzen duen web-orri batean - http://www.bbc.co.uk/schools/ks2bitesize/science/materials.shtml - sartuko gara, zenbait esperimentu egitera.

1. Esperimentua: "Gases, liquids and solids" - Activity (solido, likido ala gas) - zenbait material sailkatzea eskatzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) bigarren taula osatuko duzue. "Gases, liquids and solids" - Activity

2. Esperimentua: "Solids and liquids" - Activity (solidotik likidora) - zenbait materialek solidotik likidora pasatzeko behar duten tenperatura aztertzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) hirugarren taula osatuko duzue.

3. Esperimentua: "Characteristics of materials" - Activity (materialen propietate bereziak) - zenbait materialen propietate bereziak aztertzen dira - bukatutakoan, liburuko (37. or.) laugarren taula osatuko duzue.

4. Esperimentua: "Reversible and irreversible changes" - Activity (disolbagarritasuna) - zenbait material edo sustantzia uretan disolbatzen diren ala ez aztertzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) bostgarren taula osatuko duzue.

2017(e)ko maiatzaren 22(a), astelehena

VII. OLINPIADA MATEMATIKOAN



Larunbatean Arabako 7. Olinpiada Matematikoetan  gure  6. mailako Maialenek, Alejandrok eta Uxuek parte hartu zuten.

 Los Herran institutuan ospatu zen eta bi fasetan banatu zuten lana: banakako froga eta taldeko froga.

Gure hiru ordezkariek 1.saria lortu zuten Taldeko frogan. Zorionak eta eskerrik asko parte hartzeagatik!


Argazki gehiago HEMEN