2017(e)ko martxoaren 30(a), osteguna

KORRIKA

Hona hemen Korrika txikian (Martxoak 6) eramateko petoaren eredua. Laukizuzen zuriaren barruan Arantzabela idatzi behar dugu.

2017(e)ko martxoaren 21(a), asteartea

ANTZERKIA


https://sites.google.com/arantzabela.com/eszenatokian


Beti izan dugu antzerkia gustoko gure ikastetxean, baina orain arte saio laburrak eskaini dizkiogu ekintza honi eta arreta gehiagorekin prestatzea merezi duela pentsatu dugu.
 Hori dela eta 6.mailako ikasleek lehen zikloko ikasleentzat antzerki didaktikoak prestatzearen ideia izan dugu , hainbat eduki era ludiko batean aurkeztuz. Horretarako, Gizarte zientzietan ikasi duguna antzerki bihurtuko dugu ikastolako gaztetxoek ondo pasatuz hainbat gertaera ikas ditzaten.
 Ikusteko zeintzuk diren egingo ditugun ekintzak sartu...

2017(e)ko martxoaren 15(a), asteazkena

ERDI AROKO GASTEIZ

Zein polita den gure hiria, eta zenbat historia gordetzen dituen!
Erdi Aroko Gasteiz aztertzeko aukera izan dugu hiru adituekin: Ibai, Kepa eta Egoitz.
Pistak jarraituz eta argibideen bitartez, Erdi Aroko eraikin, ohitura  eta gertaera garrantzitsu batzuk ikasi ditugu.
Orain badakigu noiz eta nola sortu zen gure hiria!


https://goo.gl/photos/r7JfSUTeBUQAnTKn9


GARAI MODERNOAK

Tiempos modernos from pluviason on Vimeo.

2017(e)ko martxoaren 12(a), igandea